TXIPIROIAK TINTAN (Zumaia)
Osagaiak (4 pertsonentzat)
· Txipiroiak (1 Kg)
· Tipula (1)
· Tomatea (1/8 kg)
· Ardo zuria(200 ml)
· Olioa (2 koilarakada)
· Gatza (Koilarakada bat)
Nola garbitu txipiroia?:
· Hegatsak kendu eta ontzi batean ipini.
· Sifoitik behatzak sartu burua eta tripak ateratzeko.
· Norberak harrapatutakoak badira (freskoak), tinta poltsatxoak kontuz kendu (guraizeen laguntzarekin) eta baso batean ipini. Bestela tinta sobreak erosi behar tinta gutxi izaten dutelako.
· Begien ondotik ebaki guraizeekin. Burua, tripak eta hagina bota eta erroak uretan garbitu ondoren ontzian jarri.
· Mantoari buelta emanez barruko aldea kanpoan lagako diogu eta garbituko dugu (tripa hondarrak kentzeko)
Prestaketa:
· Kazola batean olioa bota eta tipula bat txikituta egiten jarri.
· Txipiroiaren erroak eta hegatsak txikitu. Mantoa ere txikitu eraztun forma duten puskak eginda.
· Tipula egina dagoenean txikitu ditugun txibiak kazolara bota eta nahastu. Gatza bota.
· Su mantso samarrean egiten laga eta txibia samurtzen hasten denean ardo zuria bota.
· Tinta poltsatxoak puskatu guraizeekin eta basoa urez bete. Tinta beltza lortuko dugu.
· Pixkanaka tinta beltz hori botatzen joan txipiroien gainera (5 edo 10 minututik behin).
· Bukatzen ari garenean egindako tomatea bota eta 5 minutu eduki ondoren sua itzali. |