UBILE‎ > ‎PIL-PIL‎ > ‎

OLAGARRUA PATATAKIN

OLARRUA PATATAKIN (Zumaikua)

 

  Osagaiak (4 pertsonentzat):

 

           Olarrua (800 gr)

·      Tipula txuria (2)

·      Tipula gorria (1)

·      Kalabazina (1)

·      Azenarioa (1)

·      Porrua (2)

·      Piper berdea (1)

·      Egindako tomatea (Ontzi txiki 1)

·      Olioa

·      Gatza

 

 

 Prestakuntza:

     1.      Kazuela handi batean ura jarri, porrua eta tipula oso batekin (Gatzik ez)

2.      Irakiten hasten denean, olarroa sartu uretan 5 segundotan eta atera ontzi batera. Berriro ura irakiten hasten denean berriro sartu. Hirugarren aldiz ere gauza bera egin behar da (sartu eta atera eginez).

3.      Ondoren ura irakiten dagoenean olarrua sartu  eta 20 minutu euki.

4.      20 minutuak pasa ondoren, sua itzali eta olarrua uretan utzi ordubete inguruan.

5.      Beste lapiko batean tipula gorri eta txuria, porro bat, piper berdea, azenarioa (guztia txikituta) potxatzen ipini su bajuan. Pixkat eginda dagoenean kalabazina txikituta gehitu eta gatza bota.

6.      Hau guztia egiten ari den bitartean patatak zuritu eta uretan utzi ez herdoiltzeko.

7.      Berdura ia eginda dagoenean ardo txuria (baso txiki bat) bota eta beste 5 edo 10 minutu euki.

8.      Hau listo dagoenean, patatak txikitu intxaur tamainan eta berdurari gehitu. Dena nahastu eta olarrua dagoen ontziko ura gehitu patata tapatu arte.

9.      Tomatea gehitu (2 kutxarakada) kolorea emateko.

10. Olarrua txikitu eta patata egosita dagoenean bertara bota. Sua itzali, tapa ipini eta 20 minutuan utzi.

11. Gatza falta bazaio, bota. Bestela listo dago jateko.
 
 
Comments