Itsasoko bizimodua galtzen doan heinean, hitzak urak eraman ez ditzan:
.-Abakando: Otarrainaren antzeko oskolduna (erderazko "bogavante")
.-Akuli: Lantzoi takerako arraina
.-Akulabiriardi: Ezpatarraina
.-Alabandi:Txalupak, arrainak edo beste zama baten ondorioz, alde batera edo bestera (baborrera edo estriborrera)
gehiegizko pisua edukitzearen ondorioz, sortzen den desoreka.
.-Alarriuan: Eskuzko aparailuarekin arrantzan egiteko era bat, aparailuarkin ala eta erria aritu gelditu gabe
.-Alatin: Uretan goruntz begira, beso zabalik eta geldik, honduratu barik.
.-Alazean: Kanaberarekin hegaluzearen arrantzan aritzea
.-Alogera: Partija edo soldata, bereziki sarekonpontzaileena eta arrain lantegietako langileena
.-Altoaidu: Eguerdi aldera itsasotik lehorrerantz sortzen den haizea, erderazko "brisa"
.-Amabirjini: Txokoaren hezurra
.-Amai ez emona edo Amuzki: Arrantzan inoizko irabazia arrantzaleak etxerako baizik bere patrikarako uzten duena
.-Amu: Arrantzarako burdinezko tramankulua bertan beita ipiniz arrainak irintsi dezan
.-Amu-pala: Amuaren hasierako zati zapala, lokarria lotzeko lekua
.-Amu ezpanin euki:Errezelo edo susmo txarren bat duzula adierazteko, edo egunetan buruan darabilzun susmoren bat egia dela jakitean erabiltzen da
.-Amuzki: Arrainak amuan jan gabe utzitako garnata . "amai ez emona" ere izan daiteke
.-Anutze: Lehenako bela-ontzietan aborrerako bela (Istriborrera : Arribe ) .-Antxoa txikixak baino arerixo geixa / gehiago : Arerio asko duenari esaten zaio
.-Ardorin/ Ardorean: Gauez, ilargia dagoenean, antxoa sardek zidar distirak botatzen dituzte uraren iluntasunean, daukaten poxpoluaren ondorioz. Distira horri ardorea deitzen zaio, eta arrantza mota honi "ardorin".
.-Arlanka : Aingura edo Akuleta
.-Arlanpi: aldatza itsasotik lehorreratzeko
.-Arribe: Lehenako bela-ontzietan istriborrerako bela (Aborrera : Anutze )
.-Artalakatzak: Sareetan erabiltzen diren "kortxoak". Baita ere arrantza-ontziko bela bat
.-Artañe/Artain: Arrantza-ontziko bela bat (potin handietako haga nagusian erbiltzen zen haize-oihala)
.-Artza: Korapilo mota bat
.-Artzabi: Korapilo mota bat
.-Atabakeri / Atabaka: Norberan gauzak gordetzeko kaja (malutak, amuk, apaxuk,...)
.-Atoin edo Atoian: txalupa batek beste bat lotuta ekartzen duenean
.-Atxamarta: Lau amo elkarrekin gogorki lotuta, aingura itxurarekin. Karnatarik jarri gabe arrantzatzeko erabiltzen da
.-Atzandela: Atunetan atzamarrak aparaiuletatik babesteko ehunezko zorro edo azala
.-Baga: Itsas hondoko olatua
.-Baixe: Angulak harrapatzeko tresna
.-Banda: Txaluparen norabidea
.-Barbalaka:Itsasoa irakiten dagoela dirudienean, barbalaka dagoela esaten da (hegaluzearen arrantzan erabili ohi dan hitza)
.-Barbarina: Itsas arraina, erderazko "salmonete"
.-Beita edo Amuzki: Arraina erakartzeko erabiltzen den jakia
.-Bekere: Haizeak itsas-ontzia popaik jotzen duenean
.-Berrile: Arrain-ontziaren erdialde eta atzealdearen bitarteko gunea
.-Betandi: Berdelaren antzeko arraina
.-Blankuri: Arrain sardek, mugitzean, koska edo olatu txiki antzekoa sortu dezakete itsasoaren azalean. Koska hori "blankuri" deitzen da, eta "blankuran" ibiltzea, koska horren bila ibiltzea arrantzan egiteko
.-Branka: Ontziko aurrekaldea
.-Brankaz: Egoera aurre eginaz hartu
.-Brina: Arpiaren puntako estropu
.-Brontakara: Itsasoan saltoka, izurdak adibidez
.-Brusulpi edo Tanbutxu: Txalupa aurrean lo egiteko lekua (Atzeko lekua: Txopapi )
.-Bruxe: Eskuila garratza, txalupetako zorua eta abar garbitzeko erabiltzen dena
.-Buldilak edo Mundilak edo Tuntuxak: Tretza ur azalean eusteko kortxoak
.-Dzanga: Uretara jauzi egin
.-Dzanguri: Izurdeak ur-gainean saltoka ikustean arrantzaleak esaten eben/zuten berba
.-Dzingan:Batela arraun bakarrarekin aurrera eraman
.-Egata: Arrainaren paparra
.-Egoi edo Muxamartin: Buru handia eta aho zabala duen arrain zapala
.-Eguneku: Arrantza nun egin eta nola egin arduratzen dena ("pesca")
.-Eguraldi-habana: Itsasoa bare eta eguraldi ederra
.-Entoila: Amua urkulan sartu baino lehen, amuaren puntari pitarekin buelta bat emotea, babestu eta inon katiatu ez dadin
.-Erlaino: Itsasotik begiratuta herrialdeko lainoa
.-Erlaixi/Erlaizea: Itsaso zabalean apurtzen diren olatu txiki baina biziak
.-Erlenga: Haize-oihalaren soka
.-Erregine: Salabardoa
.-Errekala egin: Beste kala batera joan beharrean arrantzarako aukeratutako kalan geratu
.-Errekalatzea: Eskuko apaixua arrantzatzeko itsasoan erria/eraitsi eta hondoa jotzerakoan , amutik hondorainoko tartetxoa brazabetean laburtu
.-Erresu: Itsasontzia uretan oso barneratuta
.-Erroak: Olagarroen eta txibien garroak
.-Errun: Ontziaren zabalera
.-Eskuarraine: Eskuturreko min edo nahigabea
.-Estanpa: Arrain-ontziaren atzealde gaina
.-Estatxa: Ontzia lotzeko soka lodia
.-Estropu: Arrauna toletean lotzeko erabiltzen den sokaz egindako uztai txikia
.-Estu: Itsas-ontziaren lemari ababorrera eragiteko erabiltzen den deia, ontzia norabide horretara eramateko (istroberrerakoa:
Palota )
.-Euri arraine: Zorrotzailea
.-Ezkarda: Arrainak lepoan duen egata ezpiduna
.-Ezkata: Arrainaren eskamak
.-Ezparloi : Bale mota bat, erderazko "orca"
.-Ezpetak: Txalupen alde banatan, karel ondoan kokatzen diran eukaliptus osto luzeak izaten dira, apareilua bertan lotu eta atunak harrapatzeko
.-Ezpeak/ezpik: Arranairen eztenak
.-Foka:Txalupetan aurreko bela ( atzekoa Latiñe )
.-Gabeku: Txaluparen bandarekin arduratzen dena ( "costa")
.-Gaizkata: Arrain mota bat, osoezaguna bere arbiengatik ( erderezko "esturion" )
.-Galgoi: Ipar sartaldeko haizea
.-Garranga: Amuak hegal zorrotzean duen koxka edo zatia, arraina bertan trinkatzeko
.-Geldu: Plaktona (ur azalean ugari egoten den arrain ñimiñoa)
.-Ginarra: Arrainari gau ilunean nabarmentzen zaion argitasuna
.-Gorria: Arrain multzoak ur azalean hartzen duen kolorea
.-Gorringu: Karramarroa, ibaian gora egoten dena
.-Hagak: Lehorrean sare bustiak zintzilikatzeko zutabeak
.-Hagin-zorrotz: Atun mota bat, gehienbat pare bat kilokoa
.-Haizealde (Haixealdi) edo Haizebegi: Haizeak edo olatuak ontzia joten duen aldea (erderazko "barlovento")
.-Haizebe (Haixebekaldi) edo Haizebera: Haizegandik babestutako karela ( erderazko "sotavento")
.-Hanka (Hainki): Popako ababor istribor
.-Hankera (Hainkera): Bandan zoazela haize-olatuak atzeko aldetik joten duenean
.-Hamarratza: Olagarroa
.-Hankako: Traineruko atzekoaren ( patroiaren) aurreko arraunlaria
.-Hari-mehe: Lanerako gogo gutxi
.-Heldu: Traineruko atzekoak arraunlariei adorea emateko berba
.-Hondale : Itsasoaren hondoa
.-Hondarrazpiko: Hondar azpian egoten den arraina, ezten pozoiduna
.-Izkira: Erderazko "quisquilla"
.-Izkiratan: Gizonezkoetan praka barrenak motz gelditzen direnean
.-Jibosta edo Tanborta: Arraunaren heldulekua edo kirtena
.-Kabratan: Logurarai eutsi ezinik dagoenean,lokuluxkan
.-Kaio edo antxeta: Itsas txori mota bat ( erderazko "gaviota")
.-Kardala: Olatu hautsiaren hasiera
.-Karel:Itxas ontzien egala
.-Karela edo Kaela: Marrazo mota bat ( erderazko "tintoreara azul").Espaniako hegoaldean "cazon" izenaz eskeintzen dena
jatetxeetan
.-Kirrixki: Karramarro mota bat, beltza eta zapala
.-Kopaleta: Lauki itxurako otzara zabal zapala, kirten eta guzti
.-Koskoi: Arrain pieza edo alea
.-Korda: 100 tretza edo gehiagok, elkarrekin lotuta, korda egiten dute
.-Kresala: Itsasoko uraren gatza
.-Lanpernamuxu edo Anperamuxu: Itsas txoria (erderazko "frailecillo")
.-Lanproi: Erderazko "lamprea" arraina
.-Lasti:Karramarroa mota, ibaian gora egoten dena
.-Latiñe: Txalupetan atzeko bela ( aurrekoa Foka )
.-Lazka: Erria eman sokari, sareari
.-Lema: Erderazko "timon"
.-Lemazain:Leman jartzen dena
.-Manddubi edo Manjuba edo Txontxorro: Izurdearen erasotik iheska arrainek egiten dituzten multzoak ur-azalean
.-Maluta: Hegaluzea engainatzeko "amua"
.-Marmoka: Erderazko "medusa"
.-Marraena edo Bita: Itsaontziak lehorrean lotzeko zutabea ( erderazko "noray")
.-Mataputxeta edo Matxopeta: Legatza, atuna eta beste arrain batzuk hiltzeko arrantzaleek erabiltzen zuten ohol zatia, porra antzekoa
.-Mazi: Arrantzarako itsasora botatzen dan beita
.-Mokoloi: Treza eta amoen nahastea
.-Mozkoti: Atuna baino arrain handiagoa, koipetsua eta buru handikoa
.-Mundilak edo Tuntuxak: Lehenako buiak edo "balizak", burdinezkoak ziren
.-Mutsari: Urpean, hau da arnasarik hartu gabe, igeri egiteari deritzo
.-Ojaela: Itsasoan sua egin eta janaria gertuteko erabiltzen den sutokia. Parrila mugikorra
.-Palota: Itsas-ontziaren lemari istriborrera eragiteko erabiltzen den deia, ontzia norabide horretara eramateko (Aborrera:Estu )
.-Sarda: Arrain multzoa
.-Sokalea: Lebatzetarako erabiltzen dan soka mota
.-Tanborta edo Jibosta: Arraunaren heldulekua edo kirtena
.-Tantza: Pita
.-Tenteku: Kazan,hegaluzaren arrantzan ezpetakin, atzean luze botatzen dan apaxu
.-Toleta: Ontziak karel gainean sartuta eukiten daben/duten egur ziria, arraunak bertan eusteko estrapu bidez
.-Tosta: Txalopako jarrilekua. Ondarroan, aurretik atzera: aurre, kontraila, kontrabara, espaldako,kontraspalda,sagaltoki,tanbuleta,berniela,masteta,
treintoki,anakako tostartea
.-Toritak: Trainek eroaten dituzten argiak
.-Tragonarru: Itsasoan, onilaren itxurako hodeiak agertzen direnean zeruertzean
.-Traola: Apaixuak batzeko egurrezko laukia
.-Tretza:Metrotik metrora zintzilik dauden amuz beteriko soka luzea
.-Treotzara: Egurrezko ohol zapala, tretzak erabiltzeko tolestuta, nahaste barik, zapalean
.-Trinketa: Txalopa aurreko bela
.-Tuntux edo mundil: Arrantzarako "baliza" txikiak
.-Txabalinak: Balea odol hustutzeko erabiltzen ziren burdin zorrotzak
.-Txanpeleta: Atunetan ezpetetan soka gora eta behera joateko erabiltzen den uztaia
.-Txanbarriuak: Atzeko uherako erdiko apaixu
.-Txibi koraine: Txibiak harrapatzeko erabiltzen den amu ugariko koraina
.-Txibittan ibili: Ametsetan edo noraezean ibili esateko erabiltzen da. Esakera honen jatorriak, txibitan dabiltzan arrantzaleek egiten duten mugimenduarekin dauka zerikusia: behera eta gora, etengabe. Eserita dagoela, loak hartzear dagoenaren zanbuluak ere, mugimendu hori gogorarazten duenez, zanbuluka dabilenari ea "Txibittan dabilen" galdetzen zaio, zirika
.-Txifarra: Toki batetik presioan irtetzen den ur parrastada, lurrinduta edo birrinduta. Atunetan erabiltzen da, adibidez, atunak kanpoan dagoena ez ikusteko
.-Txikota: Portuan, txalupak lotzeko erabiltzen dan soka lodi-lodia
.-Txo: Txalupatik gazteena, edo berriena
.-Txopapi: Txalupa atzeko lo egiteko lekua ( Aurrean Brusulpi )
.-Txurli edo Zabune: Kulunka. Txalupek ezkerrera eta eskubira egiten duten mugimendua
.-Uharroi edo Ugarroi: Uraren sakonera
.-Ubile:Itsasoko zurrunbiloa
.-Ubilin: Txitxarro handien sardek eta beste zenbait arrain handienak, ubilak egiten dituzte igeri egiterakoan. "Ubillin" arrantzatzea, ubil horien bila ibiltzea da, arraina dagoenaren seinale
.-Uhera: Txalupak igarotzean lagatzen daben aparra eta bitsa
.-Urkuli: Tretzak ezartzeko egur ra, 50en bat zentimetrotakoa. Adar hau bikoiztu egiten da, eta tiragoma luzexka baten itxura dauka
.-Zakatzak: Arraianek arnasa hartzeko dituzten "birikiak" (erderazko "branquias")
.-Zaña: Arrain koipea edo gantza
.-Zeroi: Erderazko "cachalote"
.-Zezial: Gatzetan jarritako lebatza |
UBILE >