ARTEA

 

Itsasoa hainbat ikuspuntutatik ikusteko aukera eman nahian: itsasotik bertatik, lehorretik, arrantzaleen, neskatilen… ikuspegietatik;

ezin zen alde batera utzi  eskultore eta margolariaren ikuspegia.

Jakina! Artelan bat ikusteko eta bere osotasunean gozatu eta baloratzeko zuzenean ikuskatzea baino hoberik ez dago.

Bideo honek sentsazio horietara hurbiltzeko aukera baino besterik ez digu ematen, baina aukera ezin hobea hain zuzen ere;

Pedro Lasarte “Toxu” eskultore eta margolaria izan baita arrantzale eta itsasoko giro hori hoberen islatu duena bere artelanetan.

Koadro eta eskultura beraiek eskatzen diote ikuslegoari ukitzea: marrazkia, arrantzaleak, koadroetatik atera bezala egiten dira,

ikuslea beraien txalupan sartzea gonbidatuz. Ukitzerakoan, begiak itxiz gero, ikuslea marinelekin karelean egongo balitz bezala sentituko da, alazean, hegaluzeak arrantzatzen, arrantzaleek sentitzen dutena bizitzen.

 
 
 

Irudiak & Musika: Juan & Eugen Bidegain

Comments